Skip to content Skip to footer
Ion Arruabarrena Arru Arkitektura estudioko arkitektoa

ARRU arkitektura estudioa

ARRU arkitektura Ion Arruebarrena Altunak sortu zuen Tolosan 2023an, arkitekturaren eta barne-diseinuaren sektorean 15 urteko esperientzia izan ondoren.

Etxebizitzen eta merkataritza-lokalen eraberritze integralean egindako ibilbide luzeaz gain, gaur egun eraikinen handitze lanak, baserriak eraberritzeko eta obra berriak egiteko zerbitzuak ere eskaintzen ditugu, arkitekturako hainbat profesionalekin lankidetzan.

Xehetasunak zaintzen ditugu; pertsonak eta ingurumena errespetatzen dituen diseinua lehenesten dugu, eta zuri egokitutako espazio original, jasangarri eta atseginak sortzeko estetika eta funtzionaltasuna uztartzen ditugu.

Prestakuntza akademikoa

Euskal Herriko Unibertsitatea

  • Arkitektura
  • Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Integraleko Masterra

Architektur und Städtebau
Fachhochschule Potsdam (Berlin)

  • Arkitektura

Euskal Herriko Arkitektura
Elkargo Ofiziala

  • Hezetasunak eraikuntzan: patologia, diagnostikoa eta tratamendua
  • Eraikinen ziurtapen energetikoa – CE3X
  • Zurezko egiturak: ikuskapena eta diagnostikoa
  • Fiskalitatea
  • Autokontsumorako eguzki-energia fotovoltaiko instalazioen diseinua eta kalkulua
  • Hondakinen kudeaketa
  • Egurrezko eraikinen eraikuntza