Nortasuna mantenduz, argiztapena eta ingurunearekiko lotura indartzeko espazioak egokitzea
Baserriko estalkipean etxebizitza erabilera ezartzeko proiektu honetan, barne zein kanpo (fatxada eta estalkia) esku-hartzea egin da.
Diseinuaren funtsezko elementuetako bat espazioaren banaketa izan da, argitasuna eta kanpoaldearekiko kontaktua lehenetsiz. Horretarako, fatxada ondoko gelak lekuz mugitu eta leiho-bao txikiak zabaldu dira. Naturara begiratzen duen espazioari irekitasun eta argitasun handiagoa eman zaio leihate berri baten bidez. Honez gain, estalkia berritzerakoan, espazioari argi zenitala ematen dioten argi-zulo berriak ireki dira.
Eraikinaren nortasunari eusteko, jatorrizko zurezko egitura kontserbatu eta sendotu da, eta haren edertasuna zeharkako argiztapenaren bidez nabarmendu da.
Sukaldea etxebizitzaren erdian kokatzen da: neurrira diseinatutako burdin eta egurrezko irla modernoak eta etxebizitzari berotasuna eta tradizioa ematen dion su baxuak osatzen dute espazioa.
