Bi etxebizitza elkartu eta eraberritzea eta eskailera ezartzea (Berdura plaza – Tolosako hirigune historikoa)

Bi etxebizitza elkartu eta eraberritzea eta eskailera ezartzea Tolosan

Eskailera konexio-ardatz gisa

Bi etxebizitza bertikalki elkartzeko proiektu hau eskailera bat txertatzeko kirurgia-ariketa da. Eskaileraren kokapena aukeratzeko, azterketa sakona egin da, espazio-aprobetxamendurik handiena eta sarbide eta zirkulazio erosoenak lortzeko.

Eskaileraren diseinua bi solairuen artean arintasun eta iragazkortasun sentsazioa sortzeko pentsatuta dago. Burdinazko xafla zulatuko diseinuari eta zoruan eta barandetan ezarritako beiraren gardentasunari esker, eskailerak barne-patio gisara funtzionatzen du, eta etxebizitzan bizi diren pertsonen arteko ikuspegia eta komunikazioa errazten da.