Skip to content Skip to footer

Etxebizitza eraberritzea (Villabona)

Korridore ilunetik espazio gardenera

Proiektu honetan korridore luze eta ilun baten bidez komunikatutako hainbat gelaz osaturiko etxebizitza eraberritu da.

Eraldaketa nagusia espazioaren berrantolaketa izan da: korridorea kendu eta eguneko eremua handitzeko azalerak bateratu. Emaitza egongela-sukalde-jangela- espazio argi eta zabala da, eta aldi berean bigarren bainugela bat lortu da.

Diseinurako lerro modernoak eta estetika brutalista erabili dira, hormigoizko egitura agerian utzi eta argiztapen estrategikoaren bidez nabarmendu da. Espazioari goxotasuna emate aldera, zenbait horma egurrez forratu dira.