Etxebizitza eraberritzea (Atotxako dorrea, Donostia)

Donostiako Atotxa dorreko bisten aprobetxamendua

Atotxako dorre mitikoan kokaturiko 55 m2-ko etxebizitza honetan, helburua izan da ahalik eta zabaltasun eta aprobetxamendu handiena lortzea, Groseko hondartzara dituen bistak indartzearekin batera.

Horretarako, etxebizitzarako sarrerako atea desplazatu, hall-a murriztu eta bainugela birkokatu dira, eguneko eremu handiagoa eta erosoagoa lortzeko.

Sukaldea diseinatzeko garaian, lerro garbi eta dotoreak aukeratu dira. Ispiluen eta leihoen arteko plano-jokoak zabaltasun eta argitasun handiagoa ahalbidetzen du, baita bainugela ezkutatu eta bistak luzatzen dituen efektu optikoa sortu ere.